XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gogoangarriak dira Eskola onetzako egun ayek.

Besterriko eta bertako maisu yayo franko igaro edo pasatuak dira eche orretatik.

Besteak utsirik gogoratzen zaizkigu Proust, Chavaneaux, Luyard, Erro, Mas, Samaniego, Santivañez eta Forondan izenak.

Samaniego-ren izena aitatu degun eskero, zenbait gauz oroitmengarriak ezan bear ditugu.

1780 garren urtean Conde de Peñaflorida zan Junta de institución zeritzan kolejioko Dianagusia eta artu zuten asmoa Gipuzkoa, Bizkai kota Alabako Euskal Batzarren Dianagusiak alkarrei.

Segiska izan zeiteztela Bergarako Seminarioko Zuzenlariak, bisirik, tokatzen zitzayoten illebetetan Bergarako Eskola echeau.

Samaniego-ri ere etorri zitzayon bere chanda, eta Bergaran bizi zala asi zan argitaratzen gero ainbeste doai eman diskisten ipui edo Fábulas deritzan liburu polita.

Orrengaitikan aurreneko liburua donkidatu zeban Bergarako Seminarist-edo kolejial gasteai, esanik itz oyek: A los caballeros alumnos del Real Seminario Patriótico Vascongado eta asirik aurreneko ipuiya onla: Oh jóvenes amables Que en vuestros tiernos años Al templo de Min erva Dirigís vuestros pasos Seguid seguid la senda Porque marchá is guiados A la luz de las ciencias Por profesores sabios Etc etc

Samaniego il zan, bere jayoterrian, au da, Alaba-ko Laguardia deritzan errian 1801-garren Abustuaren 11-an-Jayo zan 1745-garren Ama Birjiña Pillarekoaren egunean.

Jarraiturik lengo kondairan, esango degu, beste gaus batsuk utsirik bertaera onetan Bergarako Seminayuak naiko diru artu zebala Amerika edo Pilipiñ-aldetik.

Ez geyagi nekasitzeagatik nere irakurleak bakarrik bialduak izan zirala Bergarako koleje maatzat 1.695.022 erreal, eta gañaz beste aldetik artzekoak zituala Seminayuak 737.000 erreal.